jueves, 14 de marzo de 2013

MITOLOGIA




MITOLOGIA

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa da eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.
Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:
  • Nüwa. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz.
  • Fuxi. Nuwaren senarra edo anaia. Arrantza, ehiza eta idazkeraren asmatzailea.
  • Shen Nong. Nekazaritzaren sortzailea.
  • Yu Handia. Xia dinastia erdi-legendazkoaren lehen enperadorea. Ibaien ibilgua eta emaria kontrolatzen du. Batzuetan dragoi bat da.
  • Gong Gong. Uretako demonio gaizto bat.
  • Zhu Rong. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen.
  • Pangu. Lurra eta Zerua bereiztu zituen.
  • Cangjie. Alfabetoa sortu zuen.
  • Chi You. Huang Diren aurka borroka egin zuen jainkoa. Metalezko armak asmatu zituen.
  • Huang Di. Enperadore Horia, txinatar zibilizazioaren aurrekaria.
  • Xuan Nu. Huang Di lagundu zuen Chi Youren kontra.
  • Hiru Garbiak. Daoisten trinitatea, hiru jainkorik garrantzitsuenak.
  • Jadezko enperadorea. Taoistentzat Lurra eta Zeuraren gobernadorea.
  • Zortzi hilezkorrak. Taoisten zortzi jainko: [[He Xiangu, Cao Guojiu, Li Tieguai, Lan Caihe, Lu Dongbin, Han Xiang Zi, Zhang Guo Lao eta Zhongli Quan.
  • Lau Errege Zerutiarrak. Jainko budistak.
  • Bi Fang. Suaren jainkoa.
  • Bi Gan. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean.
  • Hai Re. Itsasoen jainkoa.
  • Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.







No hay comentarios:

Publicar un comentario