jueves, 14 de marzo de 2013

erlijioa


Erlijioa


Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, %59a, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.

Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.

Populazioaren %6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa  eta bere azpian dauden Lur Puroa  eta Zen  dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.

Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.

Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario