lunes, 11 de marzo de 2013


HIZKUNTZAK



Txinako hizkuntza nagusia txinera da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan erabiltzaile gehien duen hizkuntza da.
Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.
Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude, eta koreera hizkuntza isolatua kenduta Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.
Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da, eta Hong Kongen ingelesa.



Amen uzten dizuegu bideo bat txinatarrez berba egiten ikasi ahal duzula.





No hay comentarios:

Publicar un comentario