lunes, 18 de marzo de 2013

Kirolak


Kirolak

Txina gaur egun potentzia handi bat da hainbat kiroletan eta bereziki ping-pong, badminton eta boleibolean. Xakea, Go eta Xiangqi jokoek jokalari ugari dituzte eta norgehiagokak antolatzen dira.Txinak guztira Joko Olinpikoetan 278 domina irabazi ditu 1984tik.Barne Mongolian eta Tibeten zaldiekin harremanetan dauden herri-kirolak jokatzen dira.


Fitxategi:Competitive table tennis.jpg




Artea


Artea


Garrantzi handia dute Ming dinastiako keramikek eta bertan egiten diren marrazkiak. Hainbat dinastien garaian ere eskultura garrantzitsuak egin dira eta arkitekturak ere garrantzi handia izan du hainbat eraikinetan, Debekatutako Jauregia kasu.Txinako arteak bi kontzeptu ezberdin barnebiltzen ditu. 1) kaligrafia artetzat dute, eta beraz estetika oso loturik dago kaligrafiak berak adierazi nahi duen hitzarekin. 2) zein materialatan egina dagoen ere garrantzi handia du. Horregatik brontzea, jadea, keramika eta terrakota erabiltzen dira artelanak egiteko, hala nola egunero erabiltzen diren beste material batzuk (lakak, zeta, egurra...).


Fitxategi:Hui Tsung 001.jpg

jueves, 14 de marzo de 2013

MITOLOGIA




MITOLOGIA

Txinatar mitologia berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa da eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Han dinastian idatzitako testuetan oinarritzen da gaur egungo ezaguera mitologikoa, baina honek ez ditu 2.000 urte baino gehiago eta beraz antzinako filosofiaren berrirakurketa bat dela uste da. Idazki hauetan jainkoak erregetan bilakatu ziren eta puntu kardinalak jainkoetan.
Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak:
  • Nüwa. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz.
  • Fuxi. Nuwaren senarra edo anaia. Arrantza, ehiza eta idazkeraren asmatzailea.
  • Shen Nong. Nekazaritzaren sortzailea.
  • Yu Handia. Xia dinastia erdi-legendazkoaren lehen enperadorea. Ibaien ibilgua eta emaria kontrolatzen du. Batzuetan dragoi bat da.
  • Gong Gong. Uretako demonio gaizto bat.
  • Zhu Rong. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen.
  • Pangu. Lurra eta Zerua bereiztu zituen.
  • Cangjie. Alfabetoa sortu zuen.
  • Chi You. Huang Diren aurka borroka egin zuen jainkoa. Metalezko armak asmatu zituen.
  • Huang Di. Enperadore Horia, txinatar zibilizazioaren aurrekaria.
  • Xuan Nu. Huang Di lagundu zuen Chi Youren kontra.
  • Hiru Garbiak. Daoisten trinitatea, hiru jainkorik garrantzitsuenak.
  • Jadezko enperadorea. Taoistentzat Lurra eta Zeuraren gobernadorea.
  • Zortzi hilezkorrak. Taoisten zortzi jainko: [[He Xiangu, Cao Guojiu, Li Tieguai, Lan Caihe, Lu Dongbin, Han Xiang Zi, Zhang Guo Lao eta Zhongli Quan.
  • Lau Errege Zerutiarrak. Jainko budistak.
  • Bi Fang. Suaren jainkoa.
  • Bi Gan. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean.
  • Hai Re. Itsasoen jainkoa.
  • Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat.







erlijioa


Erlijioa


Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat du, %59a, hau da, 767 milioi biztanle. Hala ere erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Konfuzianismo eta Taoismoak. Populazioaren %33aren siniskerak nahiko nahasiak dira eta "Siniskera Tradizionala" izenarekin klasifikatu ohi dira.

Siniskera Tradizionala izenarekin arbasoen gurtza, Budismoa eta Taoismoa nahasten dituen herri siniskera ezagutzen da. Gainera neolitikotik datorren animalien gurtza eta eguzkia, ilargia, zerua eta hainbat izarren gurtza ere egiten da. Beste erlijioekin nahasten da eta askotan ez ditu muga zehatzak. Hala ere 850 milioi jarraitzaile ditu. Mitologia atalean hainbat jainko azaltzen dira.

Populazioaren %6a Budista da eta horren barruan batez ere Mahayana Budismoa  eta bere azpian dauden Lur Puroa  eta Zen  dira praktikatuenak. Gutxi gora behera 100 milioi budista daude eta beraz antolatutako erlijiorik zabalduena da. Theravada Budismoa eta Tibetar Budismoa ere praktikatzen dira, baina oso loturik daude minoria etnikoekin. Huien artean 20 milioi musulman daude eta gainera 15 milioi protestante eta 5 milioi katoliko.

Falun Gong, 1990eko hamarkadan garatutako pentsaera bat Gobernuak satanizatu zuen, baina Falun Gongek ez da berez erlijioa bere jarraitzaileentzat, baizik eta praktika ispiritual bat. Gaur egun 70 eta 100 milioi jarraitzaile artean dituela uste da, baina ez dago oso argi eta txinatarren jarrera orokorrean txarra da erlijio honekiko.

Azken urteetan Feng shuiaren praktika munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Teknika hauek Tang dinastiaren garaian hedatu ziren, VII. mendetik X. mendera.

lunes, 11 de marzo de 2013


HIZKUNTZAK



Txinako hizkuntza nagusia txinera da. Txinako Herri-Errepublikan eta Txinako Errepublikan (Taiwanen) ofiziala da, eta 1.300 milioi hiztun baino gehiago ditu. Sinotibetar familiakoa da. Munduan erabiltzaile gehien duen hizkuntza da.
Txinera estandarra putonghua da, «herriaren mintzaira». Mandarin dialekto multzoaren Pekineko ahoskeran du oinarria. Dialektoen arteko aldea hain da nabarmena, batzuek hizkuntzak bereizitzat hartzen dituzte. Hizkuntza erromanikoen arteko aldearekin konparatu ohi da.
Txineraz gain, nazio gutxituen hizkuntza batzuek nolabaiteko babesa edo ofizialtasuna jasotzen dute. Aipagarrienak tibetera, zhuangera eta hmong hizkuntzak dira sinotibetar familian. Indoeuropar familian, errusiera eta tadjikera daude, eta koreera hizkuntza isolatua kenduta Txinako beste hizkuntzak familia altaikoan, familia austroasiatikoan, tai-kadai familian eta familia austronesiarrean kokatzen dira.
Kolonizazio europarraren ondorioz, Macaun portugesa ere ofiziala da, eta Hong Kongen ingelesa.



Amen uzten dizuegu bideo bat txinatarrez berba egiten ikasi ahal duzula.